Zubietako Jaiak

Deskantsu hartu beharko da egunez gauean gaupasa ederra egiteko Zubietan

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 30a, 11:00

Gaupasa Egun handia ohi bezala San Inazio Egun bezpera honetan. Egunez, lasai egoteko aukera izango da eta arratsalde partean, mus txapelketa eta Joko Garbi erakustaldia plazan. Gauean, kontzertu bikainak Asgarth, Gozategi eta DJ Fantasiaren eskutik. Goizaldera arte gozatzeko aukera paregabea.

Zubietako Jaiak 2023

Uztailak 30, Gaupasa Eguna

16:30 Mus txapelketa (16:00etan izen-ematea).

18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia, Errebote Plazan.  

Ondoren, buruhandiak.

20:00 Bingoa.

00:00 Kontzertuak: Asgarth, Gozategi, Dj Fantasia.

 

Uztailak 31, San Inazio Eguna

10:00 Meza.

11:30 Zubietarren arteko errebote partida.

14:00 Zikiro jana.Sarrerak: uztailaren 27ra arte Alamandegin edo 645 622 077 telefono zenbakian (mezu bidez jakinarazi) eskuragarri.

18:30 Herri Kirolak: Iparraldeko jokoak: Tubi eta Jon Loiola. Harri jasotzen: Mikel Urra.

20:00 Bingoa.

23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.