Zubietako Jaiak

Jaiei agur esango diete Zubietan San Inazio Egun honetan

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 31a, 10:00

San Inazio Egun honetan amaituko dira jaiak Zubietan, baina egunez ekitaldi ugari izango dira oraindik ere. Errebote partida izango da goizean eta zikiro jana izango dute ondoren, indarra hartzeko. Arratsaldean, herri kirolak eta bingoa. Jaiekin amaitzeko, 23:00etan amaituko dira jaiak traka eta suziriekin.

Zubietako Jaiak 2023

Uztailak 31, San Inazio Eguna

10:00 Meza.

11:30 Zubietarren arteko errebote partida.

14:00 Zikiro jana.Sarrerak: uztailaren 27ra arte Alamandegin edo 645 622 077 telefono zenbakian (mezu bidez jakinarazi) eskuragarri.

18:30 Herri Kirolak: Iparraldeko jokoak: Tubi eta Jon Loiola. Harri jasotzen: Mikel Urra.

20:00 Bingoa.

23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.