Zubietako Jaiak

Pilota jaialdia Zubietako jaien txupinazo bezperan

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 24a, 14:57

Pilota jaialdia izan dute Zubietako jaien hastapenetan. Neskek jokatu dute lehenengo, taldean Miriam Arrillaga zubietarra dela. Ondoren, mutilen tartea izan da. Zubietarrak ez du lortu partidua irabaztea, baina jende ugari hurbildu da plazara.

Arratsaldeko seietan hasi da lehen partidua Mendizabal-Arrillaga bikotea Larrarte-Erasun bikotearen aurka dela. Partida nahiko orekatu jokatu dute, baina hainbat akats tarteko, Miriam Arrillagak ez du lortu Zubietako frontoian gailentzea eta 17-22 galdu dute. Ondoren, gizonezkoen tartea izan da Urmeneta-Aranguren bikotea Goñi II-Artetxe bikotearen aurka dela. Hasiera batean 22ra jokatzeko asmoa zuten partida, baina kontuak oso estu zirela eta (21-22), 30era luzatzea erabaki dute eta 28-30 gailendu da, azkenean, talde urdina.