Zubietako Jaiak

Herri kirol erakustaldia Santio Egun tradizionalean

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 25a, 20:53

Herri kirol erakustaldia egin dute Santio Egun honetan. Lur Errekondo usurbildarra eta Hodei Izeta aritu dira harri jasotze lanetan, eta ondoren, Andoni Izeta eta Jagoba Otaegiren artean pentatloia osatu dute. Ez dute giza-probarik egin, baina harria jasotzen, aizkoran, txingekin eta korrika ibili dira. Andoni Izetak irabazi du proba hori segundo gutxiren gorabeheran.