Zubietako Jaiak

Soka-dantza tradizionala Santio Eguna ospatzeko

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 26a, 14:50

Soka-dantza tradizionala egin dute mezaren ondoren frontoian. Eguraldi txarra tarteko, plaza utzi eta frontoian egin dituzte ekitaldiak. Donostiako Txistulari Bandak jarri du musika eta herriko dantzariek egin dute protagonista lana. Amaieran, hamaiketakoa egin dute jubilatuek.