Zubietako Jaiak

Umeen Eguna ezin dibertigarriagoa izan da Zubietan

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 29a, 09:42

Umeen Eguna jendetsua izan da ohi bezala Zubietan. Jolas ugari egin dituzte herriko txikiek, lagunartean bazkadu eta buruhandien aurretik korrika ere ibili dira. Txokolatea ere hartu dute askaltzeko garaian eta antzezlan bat ere ikusteko aukera izan dute. Amaieran, sorpresaz harrapatu ditu haurrak globo gerrak eta busti-busti eginda, musika pixka batekin agurtu dute euren eguna.