Zubietako Jaiak

Desafiyua izan dute zubietarrek arratsaldean

Noaua Aldizkaria 2023ko uztailaren 29a

Desafiyua izan dute zubietarrek arratsaldean frontoian. Jai Batzordeko kideak eta herritarrak bi taldetan banatu dira eta elkarren aurka aritu dira: toka, lokots biltzea, txingak, giza-proba, zaku lasterketa, sagar biltzea, korrika eta sokatiran aritu dira. Hiru itzuli egin dituzte eta elkarren arteko sokatirarekin amaitu dute.