Podiumetik jaitsi gabe segitzen du Nahia Zudaire Borrezok. Zubietako gazteak aste hasieratik jokoan du Manchesterren, mundu mailako igeriketa txapelketa. Momentuz, bi probaten parte hartu du Espainiako selekzioarekin eta biak domina banarekin amaitu ditu. Astelehenean, hilaren 31n 400 metroko estilo librean lehiatu zen Zudaire. Zilarrezko domina eskuratu zuen.
Atzo, hilaren 2an, 100 metroko bular-igeriketa proban parte hartu eta brontzezkoa eskuratu zuen. Eta oraindik ez du amaitu munduko txapelketa; ostegun honetan, abuztuaren 3an 100 metro librekoan, abuztuaren 5ean 200 metroko estiloetan eta hilaren 6an 4x100 metroko estiloetan lehiatuko da. Zorionak!