Irailaren 3tik aurrera

Enrike Abril errebote txapelketako egutegia prest

Noaua Aldizkaria 2023ko abu. 29a, 10:02

Zubietak Behar Zana izango du lehen aurkaria, irailaren 3an errebote plazan.

Irailarekin batera ibilbide luzeko lehia bueltan datorkigu; Enrike Abril errebote txapelketa. Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziotik iragarri dutenez, aldaketarik ez bada, igande honetan bertan, irailaren 3an ekingo zaio aurtengo edizioari. Lehen faseko hiru jardunaldietan lehenengoa Zubietako eta Oiartzungo plazetan izango da jokoan. Bi herriotan jokatuko dira partida ia denak, bakarra Villabonakoan.

Sei talde lehiatuko dira bi multzoetan banatuta; tartean, noski, zubietarrak. B multzoan jokatuko dute txapelketa, Behar Zana eta Kanboarrak izango dituzte aurkariak. Aldaketarik ez bada, irailaren 17ra arte luzatuko da Enrike Abril errebote txapelketaren lehen fasea.


Enrike Abril errebote txapelketa
Partaideak: 
A multzoa: Luzean, Txost, Kapito Harri (partidak Oiartzungo plazan)
B multzoa: Kanboarrak, Zubieta, Behar Zana (partidak Zubietako eta Villabonako plazetan).

Behin behineko egutegia
1. fasea
1. jardunaldia
Irailak 3, igandea
10:30 Zubietako plazan: Zubieta-Behar Zana.
10:30 Oiartzungo plazan: Txost-Kapito Harri.

2. jardunaldia
Irailak 10, igandea
10:30 Oiartzungo plazan: Luzean-Txost
10:30 Villabonako plazan: Kanboarrak-Behar Zana

3. jardunaldia
Irailak 17, igandea
10:30 Zubietako plazan: Zubieta-Kanboarrak
10:30 Oiartzungo plazan: Kapito Harri-Luzean