Zubietak garaipenarekin ekin dio 60. Enrike Abril errebote txapelketari

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 4a, 08:35

Villabonakoekin Zubietan jokatutako lehen neurketa irabazi zuten igandean.

Abian da Enrike Abril errebote txapelketa. Hirurogeigarren edizioko lehen neurketak igande honetan jokatu dira, irailaren 3an. Zubietak "etxean" izan du estreinako partida. 13-5 irabazi zieten Villabonako Behar Zana taldekoei. Datorren asteburuan atsedenaldia izango dute; hilaren 17an Kanboarrak taldekoekin lehiatuko dira. Hemen datozen neurketen egutegia:

60. Enrike Abril errebote txapelketa
Partaideak: 
A multzoa: Luzean, Txost, Kapito Harri (partidak Oiartzungo plazan)
B multzoa: Kanboarrak, Zubieta, Behar Zana (partidak Zubietako eta Villabonako plazetan).

Behin behineko egutegia
1. fasea
1. jardunaldia
Irailak 3, igandea
10:30 Zubietako plazan: Zubieta 13-5 Behar Zana.
10:30 Oiartzungo plazan: Txost 4-13 Kapito Harri.

2. jardunaldia
Irailak 10, igandea
10:30 Oiartzungo plazan: Luzean-Txost
10:30 Villabonako plazan: Kanboarrak-Behar Zana

3. jardunaldia
Irailak 17, igandea
10:30 Zubietako plazan: Zubieta-Kanboarrak
10:30 Oiartzungo plazan: Kapito Harri-Luzean

2. fasea
-Multzo bakoitzeko lehen sailkatuak finalerdietarako sailkatuko dira.
-Multzo bakoitzeko bigarren eta hirugarren sailkatuak final-laurdenetan lehiatuko dira irailaren 24an.
-Finalerdiak urriaren 1ean.
-Finala, urriaren 8an Villabonako errebote plazan.