Larunbat goizean, 60. Enrike Abril errebote txapelketako bigarren jardunaldia

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 8a, 08:23

Bigarren jardunaldiko neurketetako bat Zubietan jokatuko da, oraingoan larunbat goizean.

Enrike Abril errebote txapelketaren hirurogeigarren edizio betean dira Zubietan. Iragan asteburuan jokatu zen estreinako neurketa Zubieta eta Villabonako Behar Zana taldeen artean. 13-5 irabazi zieten zubietarrek aurkariei. 

Asteburua berriz ate joka dugun honetan jokatuko dira lehiaketa honen bigarren jardunaldiko partidak. Bat Oiartzunen zegoen iragarria, bestea Villabonan. Villabonakoa, ordea, Zubietan jokatuko da, larunbat goiz honetan bertan, irailaren 9an. Behar Zana eta Kanboarrak taldeak lehiatuko dira. Beste neurketa ere larunbat goizean jokatuko da baina Oiartzunen.

Zubietarrei dagokienez,  txapelketako lehen garaipenaren ondotik, atsedenaldia izango dute asteburu honetan. Hilaren 17an Kanboarrak taldekoekin lehiatuko dira fase honen azken jardunaldian. 


60. Enrike Abril errebote txapelketa
Partaideak: 
A multzoa: Luzean, Txost, Kapito Harri (partidak Oiartzungo plazan)
B multzoa: Kanboarrak, Zubieta, Behar Zana (partidak Zubietako eta Villabonako plazetan).

Behin behineko egutegia
1. fasea
1. jardunaldia
Irailak 3, igandea
10:30 Zubietako plazan: Zubieta 13-5 Behar Zana.
10:30 Oiartzungo plazan: Txost 4-13 Kapito Harri.

2. jardunaldia
Irailak 9, larunbata
10:30 Villabonako plazan: Kanboarrak-Behar Zana
10:30 Oiartzungo plazan: Luzean-Txost

3. jardunaldia
Irailak 17, igandea
10:30 Zubietako plazan: Zubieta-Kanboarrak
10:30 Oiartzungo plazan: Kapito Harri-Luzean

2. fasea
-Multzo bakoitzeko lehen sailkatuak finalerdietarako sailkatuko dira.
-Multzo bakoitzeko bigarren eta hirugarren sailkatuak final-laurdenetan lehiatuko dira irailaren 24an.
-Finalerdiak urriaren 1ean.
-Finala, urriaren 8an Villabonako errebote plazan.