Zubieta, Enrike Abril errebote txapelketaren final laurdenetan

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 19a, 08:44

Bere multzoko bigarren postuan sailkatuta igaro da Zubieta 60. Enrike Abril errebote txapelketaren azken fasera.

60. Enrike Abril errebote txapelketa azken fasera igaro da, iragan asteburuan hirugarren eta azken jardunaldia jokatu ostean. Zubieta ere azken txanpa honetara igaro da. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak iragarri duenez, azken orduko aldaketarik ez bada, irailaren 24an Txost taldekoekin lehiatuko dira zubietarrak final laurdenetan.

Bigarren postuan
Orain arte, txapelketako lehen fasean bi partida jokatu ditu Zubietak. Bat galdu eta bestea irabazi du. Irailaren 3an etxean bertan Villabonako Behar Zana taldekoekin lehiatu eta 13-5 irabazi zuten zubietarrek. Iragan igandean, hilaren 17an, etxean baita .Kanboarrak taldekoekin jokatutako neurketan 10-13 galdu zuten zubietarrek.

60. Enrike Abril errebote txapelketa
Partaideak: 
A multzoa: Luzean, Txost, Kapito Harri (partidak Oiartzungo plazan)
B multzoa: Kanboarrak, Zubieta, Behar Zana (partidak Zubietako eta Villabonako plazetan).

1. fasea
1. jardunaldia
Irailak 3, igandea
10:30 Zubietako plazan: Zubieta 13-5 Behar Zana.
10:30 Oiartzungo plazan: Txost 4-13 Kapito Harri.

2. jardunaldia
Irailak 10, igandea
10:30 Oiartzungo plazan: Luzean 13-2 Txost
10:30 Villabonako plazan: Kanboarrak 13-5 Behar Zana

3. jardunaldia
Irailak 17, igandea
10:30 Zubietako plazan: Zubieta 10-13 Kanboarrak
10:30 Oiartzungo plazan: Kapito Harri 10-13 Luzean

A multzoko sailkapena
1-Luzean: 4.
2-Kapito Harri: 3.
3-Txost: 2.

B multzoko sailkapena
1-Kanboarrak: 4.
2-Zubieta: 3.
3-Behar Zana: 2.

Azken fasea
-Multzo bakoitzeko lehen sailkatuak finalerdietarako sailkatuko dira.
-Multzo bakoitzeko bigarren eta hirugarren sailkatuak final-laurdenetan lehiatuko dira:
Irailaren 24an: Txost-Zubieta.
Urriaren 1ean: Kapito Harri-Behar Zana.
-Hurrengo asteburuetan, finalerdiak eta finala.