Xumetik

Asteburuan estreinatuko den "Zumeta 23" film laburraren trailerra

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 20a, 13:12

Oskar Alegriak hainbat herrikiderekin ekainean Zubietan grabatutako "Zumeta 23" film laburraren aurrerapentxoa zabaldu dute antolatzaileek. Frontoi atzeko muralaren 50. urtemugaren harira asteburuan antolatu duten Xumetik herri jaialdiaren baitan estreinatuko dute.

"Duela mende erdi, Jose Luis Zumeta artistak bere lanik ikonikoena utzi zigun bere herriaren bihotzean: Usurbilgo frontoian. Egun bi pilotari-margolarik kolore festa bat ospatu dute bere omenez". Hauxe zen, gaur arte "Zumeta 23" film laburraz genekiena. Azken orduotan, testu bidezko aurrerapen honi irudiak erantsi dizkiote. Albiste honi atxikia duzue, Oskar Alegriak ekainean Zubietako errebote plazan grabatu zuen ikus-entzunezko lan honen minutu erdiko aurrerapentxoa. 

Hainbat herrikiderekin batera grabatutako film laburra, asteburuko Xumetik herri jaialdian estreinatuko dute, bitan. Lehenbizi, sortze lan honen irudiak grabatu ziren eremuan bertan, Zubietako errebote plazan. Biharamunean, Mikel Laboa plazan, mende erdia bete eta sortze lan hone kin zuzenean hartuemanetan jarriko gaituen jaialdiaren baitan eskainiko da baita. Bi proiekzio egunotan, bere zuzendari Oskar Alegria izango da. Berak aurkeztuko dizkigu sortze lan honi buruzko xehetasunak. Zubietakoan, esaterako, berarekin izango dira lan-taldean parte hartu duten Koldobika Jauregi, Manex Urtasun eta Maite Ortiz de Mendibil. Larunbatekoan, Peru Galbete talde kideak parte hartuko du. Bezperan, hain kuzen, Zubietako proiekzioaren ostean, Usurbilgo artistik eta bere taldeak kontzertua eskainiko du Zubietan.


"Zumeta 23" film laburraren estreinaldia
Irailak 22, ostirala
22:00 Zubietako errebote plazan.

Irailak 23, larunbata
12:00 Oskar Alegriak Zumeta 23 film laburra aurkeztuko du, Mikel Laboa plazan, Peru
Galbeterekin batera.

Aurkezpenean izango dira: Oskar Alegria zuzendaria, 
ZUMETA 23. 
Zuzendaritza
Oskar Alegria.
Kamerak Juanfe Garces, Beñat Gereka, Luis Jambrina.
Audio eta soinu-postprodukzioa Luca Rullo.
Edizio eta irudi-postprodukzioa Luis Jambrina, Aitor Oñederra.
Makillajea Oihana Garde.
Atrezzo eta laguntzaileak Alicia Otaegui, Elias Alegria, Jon García Olabarri.
Pilotari pintoreak: Maite Ortiz de Mendibil, Manex Urtasun.
Kolore nahasketa, muralaren inspirazioa: Koldobika Jauregi.
Musika: Peru Galbete + “Urtsua uda”, Mikel Laboa.
Ahotsak: Agurne Alkorta, Arrate Eizagirre, Maria Jesus Tolaretxipi, Antonio Iparragirre, Iñaki Zugasti, Aitor Agirre, Aintzane Aizpurua, Nekane Zaldua.

"Peru Galbete eta gu" taldearen kontzertua
Peru Galbeteren laugarren diskoa da Beiratu. Bizitzari begietara begiratu, edo beiratu. Beiratzea ere badelako gauza bati beiraren ezaugarri edo itxura ematea, eder mantendu dadin. Hirukote akustiko formatuan dator Peru, Idoia Arizaleta gitarra eta teklatuan eta Santi Etxeberria kontrabaxuan.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Zubietako Herri Batzarra.


Irailak 23, larunbata
Xumetik herri jaialdia:
12:00
Oskar Alegriak Zumeta 23 film laburra aurkeztuko du, Mikel Laboa plazan, Peru
Galbeterekin batera.