Koloretik, gertutasunetik eta xumetik joan zen, asteburu honetan geure ingurua murgilarazi duen herri jaialdiaren hasiera. Zubietan abiatu dute bart, Jose Luis Zumetaren frontoi atzeko horma-irudiaren 50. urtemuga tarteko, hainbat eragileek lankidetzan antolaturiko Xumetik zikloa.
"Zumeta 23" Oskar Alegriaren film laburra aurkeztu zuten ostiral gauean grabaturiko ingurunean, Zubietan. Egitasmo honetan parte hartu duen Peru Galbetek segidan eskainitako kontzertu goxoak borobildu zuen ekitaldia. Idoia Arizaleta (kitarra eta teklatua) eta Santi Etxeberria (kontrabaxua) taldekideekin, haien "Beiratu" lan berriko nahiz aurreko sortze lanetako hainbat abestiekin girotu zuten ekitaldia.