60. Enrike Abril errebote txapelketa azken fasean sartua dago. Asteburuan jokatu dira final laurdenak. Zubieta Txost taldearekin lehiatu da etxean, errebote plazan. 13-6 nagusitu zaio, ordea, aurkarien taldea. Zubietak, beraz, finalerdien atarian amaitu du txapelketa honetan jorratu duen bidea.
Txapelketako partidez, ordea, gozatzen segitzeko aukera izango da. Urriaren 8rako iragarria dagoen finalerdietako bat Zubietako errebote plazan programatu dute.
60. Enrike Abril errebote txapelketa
Partaideak:
A multzoa: Luzean, Txost, Kapito Harri (partidak Oiartzungo plazan)
B multzoa: Kanboarrak, Zubieta, Behar Zana (partidak Zubietako eta Villabonako plazetan).
1. fasea
1. jardunaldia
Irailak 3, igandea
10:30 Zubietako plazan: Zubieta 13-5 Behar Zana.
10:30 Oiartzungo plazan: Txost 4-13 Kapito Harri.
2. jardunaldia
Irailak 10, igandea
10:30 Oiartzungo plazan: Luzean 13-2 Txost
10:30 Villabonako plazan: Kanboarrak 13-5 Behar Zana
3. jardunaldia
Irailak 17, igandea
10:30 Zubietako plazan: Zubieta 10-13 Kanboarrak
10:30 Oiartzungo plazan: Kapito Harri 10-13 Luzean
A multzoko sailkapena
1-Luzean: 4.
2-Kapito Harri: 3.
3-Txost: 2.
B multzoko sailkapena
1-Kanboarrak: 4.
2-Zubieta: 3.
3-Behar Zana: 2.
Azken fasea
Final laurdenak
Irailak 24, igandea:
Txost 13-6 Zubieta
Finalerdiak
Urriak 8, igandea
10:30 Zubietako plazan: Kanboarrak-Kapito Harri
10:30 Oiartzungo plazan: Txost-Luzean