Zubietako erraustegia

Jose Ignacio Asensio judizialki ikertua izaten ari dela berri eman du GuraSOSek

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 16a, 13:17

GuraSOSek berri eman duenez, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GKH) lehendakari, Gipuzkoako Foru Aldundiko jasangarritasun arloko diputatu eta lehen ahaldun nagusi orde Jose Ignacio Asensio ikertua izaten ari da "Gipuzkoako Fiskaltzaren salaketa baten ondorioz", batetik, "ingurumenaren aurkako delitua", eta, bestetik, "dokumentuak faltsutzea" egotzita.

Zubietako erraustegiaren funtzionamenduari lotutako deklarazio hartzea izan zen urriaren 6an Donostiako lau zenbakidun epaitegian, GuraSOSek berri eman zuenez. "Prebarikazioagatik" ikertu gisa deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzako langile Hipolito Bilbao Intxaurragak, ingurumen alorreko fiskaltzak Zubietako erraustegiaren funtzionamenduari lotuta aurrez aurkezturiko salaketaren harira. Epailearen eta herri akusazio lanean diharduen GuraSOSen galderei erantzun zien.GuraSOSek oroitarazi duenez, "funtzionarioak ustez ezikusiarena egin zuen ingurumen arau-hauste larrien aurrean". GuraSOSen esanetan, "arau-hauste horien atzean egon daitezke erraustegiak inguruko lurzoru eta lurrazpiko uretan eragindako kutsadura".

Ez da Zubietako erraustegiaren funtzionamenduari lotuta "ikertua" izaten ari den bakarra. Astelehen eguerdi honetan GuraSOSek berri eman duenez, GHK-ren presidente, Gipuzkoako Foru Aldundiko jasangarritasun arloko diputatu eta lehen ahaldun nagusi orde Jose Ignacio Asensio ikertua izaten ari da "Gipuzkoako Fiskaltzaren salaketa baten ondorioz", batetik, "ingurumenaren aurkako delitua", eta, bestetik, "dokumentuak faltsutzea" egotzita. Hala berri eman du GuraSOSek. "Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiak irekitako eginbide batzuetan ikertua izaten ari da, Gipuzkoako Fiskaltzaren salaketa baten ondorioz. Izan ere, salaketa horrek "ingurumenaren aurkako delitua" eta "dokumentuak faltsutzea" egotzi dio".

Asensioz gain, "
"erantzule penal" gisa agertzen dira, halaber, Proiektuen zuzendaria, "[GHK] ingurumen-organoari bidalitako dokumentazioaren sinatzailea, hondakinen kudeaketaren arloko produktu eta prozesuko ingeniaria eta aipatutako partzuergoko ekoizpen, mantentze eta laborategiko arduraduna, baita hondakinak kudeatzeko enpresa bateko arduradun bat ere".

"Ingurumenaren aurkako delitua izan daitezke"
Hau guztia atzeragotik dator. "
Fiskaltzaren idazkiak "epaitegira salaketa bidaltzea" agintzen du, eta GuraSOSek ekainaren 9an aurkeztutako beste idazki batean du jatorria. Idazkiaren arabera, "Zubietako udal-hondakinen Balorazio Energetikorako Plantak hondakin arriskutsuak sortu izan zituen 2022an, eta ingurumen-organoak ez du baimentzen hondakin horiek sortzea" [GHK]. [Baimenik gabeko hondakin arriskutsuak sortzea] "praktika hori ezkutatzeko", GHK-k hondakin horiek Ingurumena Zaintzeko Programaren Memorian sartuko zituzkeen, hondakin kode bat eta kontzeptu oker bat emanez, "modu kontzientean". Era berean, "hondakin horien zati bat Artaxoan (Nafarroa) egoitza duen ENCOFERT SANSOAIN S.L. enpresari tratatzea eskatu zitzaion, nekazaritzako ongarrietarako konpostajean aritzen baita, hondakin arriskutsuak kudeatzeko baimenik gabe".

Ondorioz, "salaketaren arabera, 
arestian deskribatutako egitateak ingurumenaren aurkako delitua izan daitezke, Zigor Kodearen 326.1 artikuluan tipifikatua eta zigortua, baita 390. artikuluan tipifikatutako dokumentuak faltsutzeko delitua ere".

GuraSOSen esanetan, Fiskaltzaren aburuz oraindik horretarako "goizegi" bada ere, GuraSOSen esanetan, 
"susmoen aurrean gaudela balioesten dugu eta susmo horiek ikusita" beharrezkoa da polizia-ikerketa... baztertu gabe prozesu-une aurreratuago batean ikertutzat jo behar direla GuraSOSek aipatzen duen ingurumen- organoko kideak "[Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetza]". 

Honenbestez, GuraSOSek ondorioztatu duenez, "akusazio publikoak" Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzara zabaldu daitezke. Honela azaldu du zergatia. "H
ondakinen lekualdaketa oro instantzia horren kontrolpean egingo litzateke, eta hondakinen onarpenari, kudeaketari eta garraioari buruzko adierazpen guztiak jakinaraziko litzaizkioke, bai jatorrian, bai helmugako instalazioetan". "Hala ere – adierazi du –, Sailburuordetzak ez zuen espedienterik hasi Ingurumen Baimen Integratuaren (IBB) ez-betetze nabarmenagatik (baimendu gabeko funtsezko aldaketa), Legeak arau- hauste larritzat tipifikatuta baitago, eta [GHK] titularrari ez zion eskatu baimenik gabeko hondakinak sortu, biltegiratu eta garraiatzeari uko egiteko, Ingurumen Baimen Bateratuaren funtsezko aldaketarik egon ezean, eta, antza denez, ez zuen ikuskapen-jarduerarik egingo".

Hortik ekarri du gogora GuraSOSek pasa den urriaren 6an izan zen deklarazio hartzea. "
Epaitegian agertu behar izan zuen Hipolito Bilbao Intxaurragak, Eusko Jaurlaritzako ingurumen-baimenen arduradunak, betiere Zubietako erraustegiaren instalazioei eta haren funtzionamenduari dagokienez. Instalazio horretan eragindako kutsadura jakin batzuen jatorrian egon daitezkeen ez-betetze larriei, "ezikusiarena egitea" egozten zaio".