Azaroaren 2an

Eraikuneren informazio jardunaldia Lanbide Eskolan

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 1a, 09:01

Euskadiko Eraikuntza Klusterrak, Eraikunek 'Construction Talent Hub' informazio jardunaldia iragarri du ostegunean, azaroaren 2an, 10:00-12:15 artean Usurbilgo Lanbide Eskolan. Saioa

Saioa herri honetako ikasleei zuzendua egongo da, “eraikuntza eta birgaitzearen alorreko joerak gerturatzeko; izan ere, datozen urteetan enplegu-potentzial handieneko sektoreetako bat izango baita”. Hitzordu honetan, eraikuntzaren alorreko enplegu sustapena, enplegu horren oraina eta etorkizuna, birgaitze sektoreko aukerak eta “sektorearen jasangarritasunaren garrantzia” hizpide izango dute. 'Lanbide COE: birgaitzeagatik irekita' proiektua ere aurkeztuko dute.

“Construction Talent Hub” izena izango du, eta CIFP Usurbil LHIIan izango da, 10:00ak eta 12:15 bitartean. Marta Epelde izango du hizlari, birgaitze energetikoan eta kontsumo ia nuluko eraikinetan espezializatutako arkitekto teknikoa, eta hainbat gai jorratuko ditu; esaterako, birgaitzearen alorreko aukerak eta sektorearen jasangarritasunaren garrantzia".

Antolatzaileek azaldu dutenez, "hori guztia Eraikuneren ekimena den “Lanbide COE: Birgaitzeagatik irekita” proiektuaren bidez aurkeztuko du. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera, Eraikunek enpleguaren dinamizazioaren eta Gasteizko San Luis Etxe historikoaren birgaitze-lanak nabarmentzearen aldeko apustua egin du. Birgaitze-lan horiekin, San Luis Etxeak Euskadiko Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza, Laguntza eta Berrikuntza Zentroa hartuko du bere baitan, zeina Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailaren mende baitago, eta Lanbide COE izena izango du".

Horrez gain, "Leticia Fernándezek hartuko du parte, Eraikuneren proiektuen arduradunak, eta hainbat gairi buruz hitz egingo du; besteak beste, eraikuntzaren alorrean enplegua sustatzeko ekimenez, eta sektoreko enpleguaren orainaz eta geroaz. Maite Galdonak eta Gorka Lealek ere hartuko dute hitza; hurrenez hurren, Gipuzkoako Instalatzaile eta Mantentzaileen Erakunde Enpresarialeko (INSTAGI) zuzendaria, eta Ip21 Ingeniería enpresako ingeniaria".