Uholdeak

Zubietako sarbidea urpean geratu da

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 27a, 17:38

Zubietan nabarmendu dituzte lehenik gaurko uholdeak.

Uholdeok lehenbizi, Oriaren goialdean nabaritu dituzte, geure inguruari dagokionean, Zubietan. Goizean goizetik itxita zegoen Aliriko zubitik Zubietarako sarbide lanak egin dituen bidea, urpean baitzen. Minutuek aurrera egin ahala, ordea, ibaiak hazten eta hazten segi du eta bide zati handiagoa urperatu du. Berehala itxi dute Txikierdi eta Zubieta lotzen dituen bidea. 

Aliriko zubi paretik at, gainerakoan, ohi bezala, erriberak urperatu ditu Oriak.