Izerditan blai asteburua, Joko Garbiko finalak tartekatuko dituen kirol hitzorduen eskaintza zabalarekin

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 8a, 08:43

Boleibol, eskubaloi eta futbol partidekin batera, pilota neurketei lotutako hitzorduak nagusituko dira asteburuko kirol hitzorduen artean. Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak jokatuko dituzte Zubietan. Bestalde, ostiral honetan, Usurbilgo frontoian izango diren pilota partidez gain, Euskal Pilota Egokituko kanporaketa saio erabakigarriak jokatuko dituzte zenbait herrikideek igandean Donostian. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Pilota Usurbilen
Martxoak 8, ostirala
17:45 Infantilak 2. Mailan: Pagazpe (Alejo-Alejo)-Oiarpe 4
-Kadeteak 1. Mailan: Pagazpe (Alejo-Pagola) -Tolosa 3


Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak
Martxoak 9,  larunbata
Finalak Zubietan:
16:00 Joko Garbi:
-Alebinak (Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa): Behar Zana 2 (Xuban Artola-Oier Diguez-Ekhi Garmendia)-Zubieta 2 (Beñat Alberdi-Anetz Larrarte-Aitor Ormazabal).
-Infantilak (Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa): Txost 3 (Haritz Aranburu-Manex Argarate)-Txost 1 (Lander Gelbentzu-Aiur Otxoa de Alaiza).
-Jubenilak (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa): Behar Zana (Asier Aranburu-Pello Aranburu)-Zubieta 1 (Xuban Urdalleta-Aitor Zabaleta)
-Nagusiak (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa): Txost (Peio Etchelecu-Txomin Nazabal-Andoni Zabala)-Zubieta 1 (Josu Aizpurua-Joseba Aizpurua-Ugaitz Rezola)


Euskal Pilota Egokitua
Martxoak 10, igandea
15:30 Euskal Pilota Egokituko Master Cup txapelketaren kanporaketa Donostiako Atano III.a frontoian. Gurpildun aulkiko jokalarien artean Beñat Lizaso usurbildarra eta  Pagazpe elkarteko Aingeru Semperena Edorta de Antarekin batera. Saio honetan nagusitzen direnak martxoaren 31n 12:00etan Zarauzko Aritzbatalden jokatuko den finalean lehiatuko dira. Finala EITBk zuzenean eskainiko du.


Boleibola Kiroldegian
Martxoak 9, larunbata
12:45 Infantilak: Udarregi-Tolobolei
12:45 Kadeteak: Udarregi-Aiztondo



Eskubaloia Kiroldegian
Martxoak 9, larunbata
10:00 Infantil neskak: Usurbil KE B-Endañeta Pulpo EK
17:30 Senior neskak: Urbil Usurbil KE-Tolosa CF Eskubaloia

Martxoak 10, igandea
11:00 Kadete mutilak: Usurbil KE-Bergara



Futbola
Martxoak 9, larunbata
Haranen:
9:00 Infantil mutilak: Usurbil FT B-Antigua Luberri KE B
10:30 Kadete mutilak: Usurbil FT-Touring CD B
12:15 Kadete mutilak: Usurbil FT B-Danena KE C
14:00 Kadete neskak: Usurbil FT B-Touring CD B
15:45 Erregionalak: Usurbil FT B-San Marcial CD
18:00 Preferente neskak: Usurbil FT-Hondarribia FE

Haranetik kanpo:
11:00 Infantil mutilak, Zarauzko Asti Txikin: Zarautz KE C-Usurbil FT
15:45 Preferente mutilak, Astigarragako Zarkumendegin: Astigarragako Mundarro FKE-Usurbil FT

Martxoak 10, igandea
Haranen:
9:00-12:00 Futbol Eskola
12:15 Infantil neskak: Usurbil FT-Mariño CD
15:30 Kadete neskak: Usurbil FT-Mondragon CF
17:30 Jubenilak B: Usurbil FT B-Mariño CD B