"Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna".
Horratx Josu Martinezek zuzenduriko Bizkarsoro filmaren sinopsia. Pasa den Donostiako Zinemaldian estreinatu eta NOAUA! Kultur Elkartearen otsaileko Kulturaldian proiektaturiko filma ikusi edo berrikusi nahi izanez gero, Zubietan eskainiko dute larunbat honetan, badatorren 23. Korrika girotzeko iragarri diren ekimenen artean.
Euskararen aldeko lasterketa hilaren 19an helduko da gure artera. Korrika Eguna ekitaldi zikloa iragarri dute hainbat eragileek astearte horretarako:
23. Korrika Kulturala Usurbilen
Martxoak 16, larunbata
18:30 "Bizkarsoro" filmaren proiekzioa Zubietako Kaxkapen.
Martxoak 19, asteartea
14:30 Korrika Txikiak Zubietan, Aginagan eta Usurbilen.
Kaxkoan:
17:00 Familia plana Zirimarak antolatua.
18:30 Txokolatada.
19:30 Bertso saioa, bertso eskolakoen eskutik.
20:00 Atari irekia Aitzagan. Txartelak 12 eurotan Aitzagan.
20:30 Gazte-ilunabarra Aztarrika Gazte Asanbladakoen eskutik.
Zubietan:
20:30 Afaria:
-Bokadiloak: patata tortila, xolomoa (gazta edo piperrekin).
-Edaria, postrea eta kafea.
-Prezioa: 6 euro.
Aginagan:
20:30 Afaria: patata tortila, txorizo egosia eta sagardoa.
21:00 Dja girotzeko eta karaokea.
23:10 Korrikarako prestatuko gara.
Martxoak 21, osteguna
18:00 Kultur ibilbidea Usurbilen barrena, Etumeta AEK euskaltegi paretik abiatuta: musika, abeslariak, erraldoiak...