23. Korrika

"Zubietan ere, euskararen alde!"

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 19a, 17:42

Korrika Txikia arratsaldeko 15:30ean abiatu da Zubietan.  Euskararen aldeko lasterketa eskolaren atarian hasi da eta eskolan bertan amaitu da, Zubietan barrena zirkuitu bat osatu eta gero. Korrika Txikiaren amaieran, lekuko barruan zihoan idatzia irakurri dute ikasleek. Guraso asko bertaratu dira.