Frontoi eta plazetan herritarrak indartsu

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 25a, 19:21

Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak eta Errendimenduko Gipuzkoako eskuzko Txapelketa jokatu dituzte asteburuan. Azken horretan, Pagazpeko bikotea gailendu zen Infantil 2. mailako finalean. Joko Garbin Zubietako hiru talde aritu ziren eta alebinek lortu zuten garaipena.

Joko Garbikoen kasuan, alebinek, Anetz Larrarte eta Aitor Ormazabalek osatutako bikoteak 34-40 hartu zituzten mendean Behar Zana taldekoak. Jubeniletan, ordea, Xuban Urdalleta eta Aitor Zabaletak ezin izan zuten garaipena erdietsi Behar Zanako bikotearen aurka 40-21eko emaitzarekin, ez eta nagusien kategoriako Josu Aizpurua eta Ugaitz Rezolak osatutako bikoteak ere 40-39 galduta Txosteko bikotearen aurka.

 

Eskuz binakakoan, berriz, Ekain eta Markel Alejok mendean hartu zuten Mundarroko bikotea 7-18 eta txapeldunen saria altxatu zuten.