UdaberriFest zikloan murgiltzear Zubieta

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 10a, 08:00

UdaberriFest zikloan murgilduko da Zubieta, datorren astelehenetik, maiatzaren 13tik aurrera.

Zubietako eskolako guraso elkartearen eskutik, ikasturte amaierara begirako azken txanpa ospakizunerako tartean bilakatuko dute UdaberriFest zikloaren baitan iragarritako ekitaldiokin. Denetarik aurki daiteke, datorren hamabostaldirako iragarri duten eskaintzan: magia, jolasak, norbere doaiak plazaratzeko ikuskizuna, sorkuntzarako tailerrak...

Zikloari, astelehenean, maiatzaren 13an emango diote hasiera:

UdaberriFest Zubietan
Maiatzak 13, astelehena
17:00
Eskulanak.
Oharrak: ekarri etxetik yogur potoak eta zuhaitzetako adaxkak.

Maiatzak 16, osteguna
17:00
Herri kirolak.

Maiatzak 22, asteazkena
18:00
Dantzak.
18:30 Txokolatada.

Maiatzak 23, osteguna
16:45
Kidam Magoa.
18:00 Apar festa.

Maiatzak 24, ostirala
17:00 Serigrafia.
Oharra: kamisetak edo serigrafiatu nahi dena eraman.
18:00 Tortilla lehiaketa.
21:00 "Zubieta talent".

Antolatzaileak: Zubietako Herri Eskola, Zubietako Herri Batzarra, Usurbilgo Udala.