Zubietako eskolako guraso elkartearen eskutik, ikasturte amaierara begirako azken txanpa ospakizunerako tartean bilakatuko dute UdaberriFest zikloaren baitan iragarritako ekitaldiokin. Denetarik aurki daiteke, datorren hamabostaldirako iragarri duten eskaintzan: magia, jolasak, norbere doaiak plazaratzeko ikuskizuna, sorkuntzarako tailerrak...
Zikloari, astelehen honetan, maiatzaren 13an emango diote hasiera:
UdaberriFest Zubietan
Maiatzak 13, astelehena
17:00 Eskulanak.
Oharrak: ekarri etxetik yogur potoak eta zuhaitzetako adaxkak.
Maiatzak 16, osteguna
17:00 Herri kirolak.
Maiatzak 22, asteazkena
18:00 Dantzak.
18:30 Txokolatada.
Maiatzak 23, osteguna
16:45 Kidam Magoa.
18:00 Apar festa.
Maiatzak 24, ostirala
17:00 Serigrafia.
Oharra: kamisetak edo serigrafiatu nahi dena eraman.
18:00 Tortilla lehiaketa.
21:00 "Zubieta talent".
Antolatzaileak: Zubietako Herri Eskola, Zubietako Herri Batzarra, Usurbilgo Udala.