Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritza zikloa abiarazi dute Lanbide Eskolan

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 15a, 19:47

Usurbilgo Lanbide Eskolak ostalaritza familia profesionalean eskaintza publikoaren aldeko apustua egin du 2023-24 ikasturtean, lehen aldiz Gipuzkoan familia honetako goi mailako ziklo publiko bat eskainita.

Orain arte Ostalaritzako erdi eta goi mailako zikloetan eskaintza publikorik ez zegoen Gipuzkoan. Honi erantzunez, aurten martxan jarri dute “Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritza” zikloa eta lehen mailako ikasleak jada enpresa egonaldiak egiten ari dira Narru Jatetxea eta Hotel Catalonia Donostia gisako erakundeetan.

 

Zubietako eskolan ostalaritza espazio berria estreinatzen hasi dira jada. Maiatzean eta ekainean Lanbideren bidez hainbat ikastaro eskainiko dituzte, hala nola, ardo dastaketa eta uztartzea, arrozen sukaldea eta beste asko. Horrez gain, maiatzaren 6tik 24ra Lanbide Heziketako Ziklorako aurrematrikula zabalik izango dute.