2023-24 ikasturte amaiera honetan, ospakizunetarako tartea hartzen ari dira asteotan Zubietan, UdaberriFest zikloari esker. Hamabostaldi honetan, denetariko ekimenak iragarri dituzte. Eskulanetarako gunea egokitzekoak ziren aste hasieran; herri kiroletan aritzeko gonbita egin dute ostegun honetarako, maiatzaren 16rako.
Denetarik aurki daiteke, datorren hamabostaldirako iragarri duten eskaintzan: magia, jolasak, norbere doaiak plazaratzeko ikuskizuna, sorkuntzarako tailerrak...
Hemen egitaraua:
UdaberriFest Zubietan
Maiatzak 16, osteguna
17:00 Herri kirolak.
Maiatzak 22, asteazkena
18:00 Dantzak.
18:30 Txokolatada.
Maiatzak 23, osteguna
16:45 Kidam Magoa.
18:00 Apar festa.
Maiatzak 24, ostirala
17:00 Serigrafia.
Oharra: kamisetak edo serigrafiatu nahi dena eraman.
18:00 Tortilla lehiaketa.
21:00 "Zubieta talent".
Antolatzaileak: Zubietako Herri Eskola, Zubietako Herri Batzarra, Usurbilgo Udala.