Zubietako erraustegia

Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 18a, 17:39

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.

Azken urteotan garai honetan egin izan duten moduan, beste behin, Zubietako erraustegia geratu eta ixteko eskaera atariraino eraman dute larunbat goiz honetan, maiatzaren 18an. "Erraustegia gelditu. Sistema aldatu ez klima" aldarria zeraman pankartaren bueltan abiatu dira manifestariak goizeko hamaikak pasatxoan, Lasarte-Oriako Okendo plazatik aipatu helmugarantz. 

Usurbilek mugakide duen udalerri horren erdiguneko kaleak zeharkatu dituzte Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxako parte hartzaileek, banderolak eskuetan eta errausketaren aurkako oihuen artean. Kapitalismo berdea suntsitzea galdegiten zuen pankarta zeramaten amaieran.

Lasarte-Oriako erdigunetik Bugati alderantz jo dute manifestariek eta handik gora erraustegi atariraino gero. Honatx ibilbide horretan jasotako irudiak: