Zubietako UdaberriFest zikloaren amaiera gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 24a, 08:09

Zubietako UdaberriFest, gaurko arratsalde pasarekin amaituko da.

Iragan astean abiatutako Zubietako UdaberriFest amaitzera doa. Ostiral honetarako, maiatzaren 24rako iragarri dituzte azken ekintzak. Bertako guraso elkartearen eskutik, tailer eta txapelketa bana, eta amaitzeko, talentuen erakustaldia iragarri dute.

Gaurko hitzorduak, atzoko magia erakustaldiaren ondotik datoz. Izan ere, Kidam magoaren saioaz gozatu ahal izan zuten ostegun arratsaldean Zubietako frontoian. Haur nahiz heldu, ikus-entzule soilik ez, parte hartzaile zuzen eta aktibo bilakarazi zituen Kidam magoak.

UdaberriFest Zubietan
Maiatzak 24, ostirala
17:00 Serigrafia.
Oharra: kamisetak edo serigrafiatu nahi dena eraman.
18:00 Tortilla lehiaketa.
21:00 "Zubieta talent".

Antolatzaileak: Zubietako Herri Eskola, Zubietako Herri Batzarra, Usurbilgo Udala.