Errebote eta Joko Garbiko neurketak Zubietan, Uxue Trail prestatzeko saioa Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 31a, 08:04

Errebote eta Joko Garbiko partidak iragarri dituzte asteburuan Zubietan. Beste kirol hitzordu bat, kasu honetan, Usurbilen. Ekainaren 16an izango den 4. Uxue Trail Mendi Lasterketako ibilbideetako bat ezagutzeko aukera izango da larunbatean.

Errebotea eta Joko Garbi Zubietan
Maiatzak 31, ostirala
18:00 Gaztetxoen arteko Joko Garbiko partida: Zubieta-Kanboarrak

Ekainak 1, larunbata
10:00 Gaztetxoen arteko Joko Garbiko partida: Zubieta-Azkaindarrak

Ekainak 2, igandea
10:30 Euskal Herriko Errebote Txapelketa: Zubieta-Kapito Harri (Ustaritz)


4. Uxue Trail
Datorren ekainaren 16rako prestatzen ari diren 4. Uxue Trail Mendi Lasterketa solidarioak berrikuntzarik badakar aurten. Izan ere, iragarri dutenez, parte hartzeko aukera eskaintzen duten bi lasterketetako baten ibilbidea berria izango da; Uxue Trail Motza hain zuzen. 

Lasterketa motzeko ibilbidea berria izango da. Hobeto ezagutzeko asmoz, hitzordu bat antolatu dute larunbat honetarako, ekainaren 1erako. “Erritmo lasaian joango gara”, iragarri dute deitzaileek. Helburua da lasterketan izena eman ez dutenei ibilbidea probatzeko aukera eskaintzea. “Eta batez ere neskei”, Irati Larrañagak nabarmendu digunez. Larunbat honetan, ekainak 1, goizeko 9:30ean elkartuko dira Usurbilgo frontoian.

Gogoan izan, 4. Uxue Trail mendi lasterketa solidariorako izen-emateak zabalik segitzen duela:
Eguna: ekainak 16, igandea.
Ordua: 9:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Lasterketa motak:
-Uxue Trail Luzea (20 kilometro): 25 euro.
-Uxue Trail Motza (11,5 kilometro): 15 euro.
-Uxue Paseoa (5,5 kilometro): 12 euro.
-Dortsal solidarioa (donazioa).
Oharra: oparien zozketa lasterketa amaieran, parte hartzaileen artean.
Izen-ematea eta informazio gehiago hemen: rockthesport.com
Phelan-McDermid sindromeari buruzko informazio gehiago hemen: 22q13.org.es
Izen-emateko epea:
ekainaren 14ko gaueko 22:00ak arte (egunean bertan, izen-ematea 5 euro garestiago).


Usurbilgo 51. Pilota Txapelketa
Iragan asteburuan jokatu ziren finalaurdekoen ostean, bi asteburuko etenaldia izango da Usurbilgo 51. Pilota Txapelketan. Ekainaren 14ko asteburuan jokatuko dira finalaurrekoak; finalak, ohi bezala, herriko festetan, uztailaren 2an.

Honatx Pagazpetik helarazitako aurreko asteburuko azken neurketen emaitzak:

Maiatzak 24:
Seniorrak:
-Elizalde-Lazkoz 22 - 16 Olaetxea- Azpiroz
-Landa-Aranguren 22 - 16 Elola-Balerdi
 
Maiatzak 25:
Kadeteak: Pagazpe 1 9 - 22 Zazpi Iturri
Seniorrak: Astiz-Villanueba 19 - 22 Barbajero-Santeseteban
 
Maiatzak 26:
Kadeteak: Pagazpe 2 22 - 16 Oiarpe
Seniorrak: Txoperena- Urruzola 22 - 15 Igoa-Irazustabarrena