Kalezarko eta Usurbilgo jaien ondotik, merezitako atsedenaldiaren ondotik indarberritzeko tartea hartu ostean, badatoz festa zaleak aseko dituzten inguruotako hurrengo jaiak; Zubietakoak hain zuzen.
Bertako jai batzordeak prest du "Aste Nagusia". Izan ere, uztailaren 24an hasi eta astebetez luzatuko dira ospakizunak Zubietan, hilaren 31ra arte.
Biltzeko hamaika aitzakia
Tarte horretan, txupinazotik azken trakara arte, denetarik eta denontzat zer egina izango da ohi bezala. Jan-edanik ez da faltako antolatu dituzten otordu mordoarekin; herri afaria festetako lehen egunean, hamaiketakoa Santio Egunean, jubilatuen bazkaria eta bertso bazkaria, haurrena, herri bazkaria festetako azken egunean... Hitzordu hauei dastaketenak batu behar. Izan ere, sagardo dastaketa iragarri dute, sardin eta piper jana, txokolatada, "krokepotea"...
Bapo asetzeko moduko festa hauetan, gainera, ez dira faltako hitzordu klasikoak; oilasko biltzaileak uztailaren 26an irtengo dira biran, haurren eguna hilaren 29rako iragarri dute jolasekin eta diskofestarekin.
Kirol hitzordu hainbat ere iragarri dira festa hauetan; herrikideen arteko "desafiyua", gazteen arteko Yoko Garbi erakustaldia, herri kirolak, errebote partida... Txapelketa gehiago ere bai, tortilla nahiz mus lehiaketak.
Eta nola ez, Zubietak gau musikatuak izango ditu; hiru guztira, uztailaren 24an, hilaren 27an eta hilaren 30ean. Itzal, Trikidantz, Bad Sound System, Dj Txolas, Ithaka, Xiberooots eta Dj Fantasia izango dira aurtengo gonbidatuak. Festei doinua jartzen izango dira baita bertsolariak, tartean, herrikide Asier Azpiroz.
Hau guztia eta gehiago, datorren Zubietako "Aste Nagusian":
Zubietako jaiak
Uztailak 24, asteazkena
19:00 Jaien hasiera:Txupinazoa eta buruhandiak.
Jarraian, txoznen irekiera Elene eta Anukek girotua.
21:00 Herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
Ondoren, Itzal taldearekin dantzaldia.
Uztailak 25, osteguna: Santio Eguna
9:00 Esnadeia, Donostiako Txistulari bandaren eskutik.
11:00 Meza Nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa, Joko Garbi elkartearen eskutik eta soka-dantza.
17:30 Patxi eta konpainiarekin dantzaldia.
19:30 Bertsolariak: Joanes Ilarregi, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Asier Azpiroz. Gai-emailea: Zortzitan Bertso Eskola.
Uztailak 26, ostirala: Oilasko Biltzaile Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Alaitz trikitilariek alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.
Uztailak 27, larunbata: Jubilatuen Eguna
12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak plazan.
14:00 Jubilatuen Bazkaria Joko Garbi elkartean.
15:00 Bertso bazkaria.
Ondoren, Gurdi Rock.
17:30 Desafiyua.
Jarraian, buruhaundiak.
19:00 Sardin eta piper jatea plazan.
20:00 Bingoa.
23:00 Kontzertuak: TRIKIDANTZ, BAD SOUND SYSTEM, DJ TXOLAS.
Uztailak 28, igandea: Gastronomia eguna
16:30 Tortilla patata lehiaketa.
19:00 Bingoa.
Ondoren, Ibey Beat Boxer-en emanaldia.
19:30 Krokepote txoznan.
Uztailak 29, astelehena: Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
14:00 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
Bukatzeko, diskofesta.
Uztailak 30, asteartea: Gaupasa eguna
16:00 Mus txapelketa (15:30etan izen-ematea).
18:00 Herriko gaztetxoen Yoko Garbi emanaldia, errebote plazan.
00:00 Kontzertuak: ITHAKA, XIBEROOTS, DJ FANTASIA.
Uztailak 31, asteazkena: San Inazio Eguna
10:30 Meza.
11:30 Zubietarren arteko errebote partida.
14:00 Herri bazkaria.
18:30 Herri Kirolak.
Iparraldeko jokoak: TUBI eta JON LOIOLA.
Harrijasotzen: JOKIN EIZMENDI.
23:00 Herriko jaien amaiera, traka eta suziriekin.
Oharrak:
-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordea ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.