Zubietako jaiak

Zubieta jai giroan murgiltzear

Noaua Aldizkaria 2024ko uzt. 22a, 07:38

Etzi jaurtitako txupinazoarekin astebeteko festa giroan murgilduko da Zubieta.

Usurbilgo eta Kalezarko festen ondotik, Zubietaren txanda orain. Uztailaren 24an hasi eta 31ra arte jai izango dute bertan, eragile hainbatek lankidetzan antolaturiko hitzordu sortari esker. Denetarik izango duzue herri jai hauetan; otordu hainbat lagunartean egiteko aukera, haur jolasak, kontzertu gauak, oilasko biltzaileak, askotariko kirol hitzorduak, bertso saioak, dantzaldiak, txapelketak, jan-edana...

Etzi jaurtiko duten txupinazoarekin murgilduko da Zubieta festetan. Honatx, besteak beste, Zubietako Pilota Elkartea, Yoko Garbi elkartea, Zortzitan Bertso Eskola, Umeen Eguneko antolakuntzan jardundako guraso taldea edota Lanbide Eskola elkarlanean jarri dituzten festen harira osaturiko egitaraua:

Zubietako jaiak
Uztailak 24, asteazkena
19:00 Jaien hasiera:Txupinazoa eta buruhandiak.
Jarraian, txoznen irekiera Elene eta Anukek girotua.
21:00 Herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
Ondoren, Itzal taldearekin dantzaldia.

Uztailak 25, osteguna: Santio Eguna
9:00
Esnadeia, Donostiako Txistulari bandaren eskutik.
11:00 Meza Nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa, Joko Garbi elkartearen eskutik eta soka-dantza.
17:30 Patxi eta konpainiarekin dantzaldia.
19:30 Bertsolariak: Joanes Ilarregi, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Asier Azpiroz. Gai-emailea: Zortzitan Bertso Eskola.

Uztailak 26, ostirala: Oilasko Biltzaile Eguna
06:00
Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Alaitz trikitilariek alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 27, larunbata: Jubilatuen Eguna
10:00 Street Boulder eta ping pong plazan.
12:00
Sagardo dastaketa eta pintxoak plazan.
14:00 Jubilatuen Bazkaria Joko Garbi elkartean. Izen-ematea uztailaren 25a baino lehen, 620 704 459 (Ekain) telefono zenbakian.
15:00 Bertso bazkaria:
-Bertsolariak: Eli Pagola Apezetxea, Eñaut Martikorena Lizaso.
-Menua: paella, pastela, kafea eta kopa.
-Prezioa: 15 euro.
-Izen-ematea: gurdirock@gmail.com helbidean uztailaren 23ra arte. Kopurua adierazi.
19:00 Gurdi Rock: Fito Skins eta Txiskeroak.
17:30 Desafiyua.
Jarraian, buruhaundiak.
19:00 Sardin eta piper jatea plazan.
20:00 Bingoa.
23:00 Kontzertuak: TRIKIDANTZ, BAD SOUND SYSTEM, DJ TXOLAS.

Uztailak 28, igandea: Gastronomia eguna
16:30
Tortilla patata lehiaketa.
19:00 Bingoa.
Ondoren, Ibey Beat Boxer-en emanaldia.
19:30 Krokepote txoznan.

Uztailak 29, astelehena: Umeen Eguna
10:00
Jolasen hasiera.
14:00 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
Bukatzeko, diskofesta.

Uztailak 30, asteartea: Gaupasa eguna
16:00
Mus txapelketa (15:30etan izen-ematea).
18:00 Herriko gaztetxoen Yoko Garbi emanaldia, errebote plazan.
00:00 Kontzertuak: ITHAKA, XIBEROOTS, DJ FANTASIA.

Uztailak 31, asteazkena: San Inazio Eguna
10:30
Meza.
11:30 Zubietarren arteko errebote partida.
14:00 Herri bazkaria. Txarteleak Alamandegin eta Irigoienen salgai uztailaren 25era arte.
18:30 Herri Kirolak.
Iparraldeko jokoak: TUBI eta JON LOIOLA.
Harrijasotzen: JOKIN EIZMENDI.
23:00 Herriko jaien amaiera, traka eta suziriekin.

Oharrak:
-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordea ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.