Zubietako jaiak

Txupinazoa eta herri afaria gaur, Zubietako jaiei ekiteko

Noaua Aldizkaria 2024ko uzt. 24a, 11:16

Jaietan murgilduko da gaurtik Zubieta uztaila agurtu arte.

Herri jaiak hastera doaz gaur Zubietan. Uztailaren 31ra arte festa giro betean biziko dute datorren "Aste Nagusia". Hasteko, festei merezi bezala ekiteko txupinazoa eta zubietarrak batuko dituen herri afaria, txoznen irekiera eta lehenengo erromeria gaua.

Festak girotzeko jai batzordetik gogorarazi dute txosnetan eskuratu ahalko direla zapiak eta banderak.

Bestalde, zenbait ekitaldietarako aurrez eman beharko da izena. Batetik, uztailaren 27an 14:00etan jubilatuen bazkaria iragarri dute Joko Garbi elkartean. Bertara joan nahi duenak izena beranduenez bi egun lehenago eman beharko du 620 704 459 (Ekain) telefono zenbakian. Egun horretan bertan amaituko da baita (uztailaren 25ean), festen azken eguneko, hilaren 31ko zikiro janerako txartelak eskuratzeko epea. Alamandegin eta Irigoienen erosi ahalko dituzue, antolatzaileek ohartarazi dutenez. 

Jubilatuen bazkariaren egun berean, uztailaren 27an, bertso bazkaria ere iragarri dute Eli Pagola Apezetxearekin eta Eñaut Martikorena Lizasorekin. Paella, pastela, kafea eta kopa izango dira menuko osagaiak. Hitzordu horretan parte hartzeko uztailaren 23a baino lehen idatzi beharko duzue gurdirock@gmail.com helbidera. Zenbat zareten zehaztu beharko duzue. Prezioa, 15 euro.

Festei, bestalde, Zubietako Pilota Elkarteak eskainitako herri afariak emango die hasiera hilaren 24an, iluntzeko 21:00etan. Jai Batzordetik ohartarazi dutenez, "aurten tiketen eskaria egiteko metodo berri bat dugu. Gutunazal barruan dagoen QR kodearen bitartez eskaria eta ordainketa egin beharko da. Umeen kasuan, egunean bertan erosi ahalko dira".

Honatx jai batzordetik gaur hasi eta uztailaren 31ra arte iragarritako ekitaldien zerrenda:


Zubietako jaiak
Uztailak 24, asteazkena
19:00 Jaien hasiera:Txupinazoa eta buruhandiak.
Jarraian, txoznen irekiera Elene eta Anukek girotua.
21:00 Herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
Ondoren, Itzal taldearekin dantzaldia.

Uztailak 25, osteguna: Santio Eguna
9:00
Esnadeia, Donostiako Txistulari bandaren eskutik.
11:00 Meza Nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa, Joko Garbi elkartearen eskutik eta soka-dantza.
17:30 Patxi eta konpainiarekin dantzaldia.
19:30 Bertsolariak: Joanes Ilarregi, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Asier Azpiroz. Gai-emailea: Zortzitan Bertso Eskola.

Uztailak 26, ostirala: Oilasko Biltzaile Eguna
06:00
Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Alaitz trikitilariek alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 27, larunbata: Jubilatuen Eguna
10:00 Street Boulder eta ping pong plazan.
12:00
Sagardo dastaketa eta pintxoak plazan.
14:00 Jubilatuen Bazkaria Joko Garbi elkartean. Izen-ematea uztailaren 25a baino lehen, 620 704 459 (Ekain) telefono zenbakian.
15:00 Bertso bazkaria:
-Bertsolariak: Eli Pagola Apezetxea, Eñaut Martikorena Lizaso.
-Menua: paella, pastela, kafea eta kopa.
-Prezioa: 15 euro.
-Izen-ematea: gurdirock@gmail.com helbidean uztailaren 23ra arte. Kopurua adierazi.
19:00 Gurdi Rock: Fito Skins eta Txiskeroak.
17:30 Desafiyua.
Jarraian, buruhaundiak.
19:00 Sardin eta piper jatea plazan.
20:00 Bingoa.
23:00 Kontzertuak: TRIKIDANTZ, BAD SOUND SYSTEM, DJ TXOLAS.

Uztailak 28, igandea: Gastronomia eguna
16:30
Tortilla patata lehiaketa.
19:00 Bingoa.
Ondoren, Ibey Beat Boxer-en emanaldia.
19:30 Krokepote txoznan.

Uztailak 29, astelehena: Umeen Eguna
10:00
Jolasen hasiera.
14:00 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
Bukatzeko, diskofesta.

Uztailak 30, asteartea: Gaupasa eguna
16:00
Mus txapelketa (15:30etan izen-ematea).
18:00 Herriko gaztetxoen Yoko Garbi emanaldia, errebote plazan.
00:00 Kontzertuak: ITHAKA, XIBEROOTS, DJ FANTASIA.

Uztailak 31, asteazkena: San Inazio Eguna
10:30
Meza.
11:30 Zubietarren arteko errebote partida.
14:00 Herri bazkaria. Txarteleak Alamandegin eta Irigoienen salgai uztailaren 25era arte.
18:30 Herri Kirolak.
Iparraldeko jokoak: TUBI eta JON LOIOLA.
Harrijasotzen: JOKIN EIZMENDI.
23:00 Herriko jaien amaiera, traka eta suziriekin.

Oharrak:
-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordea ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.