Iraila hastearekin batera abiatu ohi den ibilbide luzeko lehiaketaren berri lerrootan. 61. Enrike Abril Errebote Txapelketaren lehen partidak datorren hilabete erdialdean jokatuko dira, irailaren 15ean hain zuzen, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak iragarri duenez.
Oiartzun, Villabona eta Zubietako plazetan jokatuko dira partida hauek guztiak. Zubietan, esaterako, hirugarren jardunaldira arte, irailaren 29ra arte ez da neurketarik jokatuko bertan, aipatu federazioaren egutegiaren arabera.
Jardunaldiotako hitzorduen berri duzue segidan, ez dira behin betikoak. Ordutegi aldetik, aldaketak egon daitezkeela ohartarazi dute.
Errebote txapelketa honen lehen fasea irailaren 15etik urriaren 13ra arte luzatuko dela aurreikusia dute. Aldaketarik ez bada, segidan jokatuko dira azken faseari lotutako partidak.
Zubietak ordezkaritza propioa izango du lehia honetan, aurreko edizioen antzera. Kanboarrak, Txost, Kapito Harri eta Luzean izango ditu aurkari.
61. Enrike Abril errebote txapelketa
Lehen fasea, behin behineko egutegia
1. jardunaldia
Atsedena: Kanboarrak.
Irailak 15, 10:30 Oiartzungo plazan: Txost-Zubieta.
Irailak 15, 10:30 Villabonako plazan: Kapito Harri-Luzean.
2. jardunaldia
Atsedena: Zubieta.
Irailak 29, 10:30 Villabonako plazan: Kanboarrak-Kapito Harri.
Urriak 13, 10:30 Villabonako plazan: Luzean-Txost.
3. jardunaldia
Atsedena: Kapito Harri.
Irailak 22, 10:30 Oiartzungo plazan: Txost-Kanboarrak.
Irailak 29, 10:30 Zubietako plazan: Zubieta-Luzean.
4. jardunaldia
Atsedena: Luzean.
Urriak 6, 10:30 Oiartzungo plazan: Kapito Harri-Txost.
Urriak 13, 10:30 Zubietako plazan: Kanboarrak-Zubieta.
5. jardunaldia
Atsedena: Txost.
Irailak 22, 10:30 Zubietako plazan: Zubieta-Kapito Harri.
Urriak 6, 10:30 Villabonako plazan: Luzean-Kanboarrak.