2024-25 ikasturtea

Lanbide Eskolak ikasturte berriaren hasiera eguna finkatu du

Noaua Aldizkaria 2024ko abu. 27a, 09:32

Irailaren 4an ekingo dio Lanbide Eskolak 2024-25 ikasturteari. Bestalde, ezohiko matrikulazio epea ere iraila hasieran zabalduko dute berriz.

Amaitzear da abuztua. Iraila ate joka dugu eta, harekin, ikasturte berriaren hasiera ikastetxeetan. Usurbilgo Lanbide Eskolak jada finkatua du hasiera eguna zein izango den; irailaren 4a, asteazkena, "aurten inoiz baino lehenago", sare sozialen bidez jakinarazi dutenez. Lehen eta bigarren mailako erdi eta goi mailako zikloetako ikasleek orduotan izango dute lehen harrera saioa:

Irailak 4, asteazkena
1. mailako taldeen aurkezpena, areto nagusian:
9:00 Erdi mailako zikloak: mekanika, elektrizitatea, mantentzea eta administraritza.
9:20 Goi mailako zikloak: 
-A eredua: administraritza, mekanika, informatika eta ostalaritza. 
-B eredua: efizientzia energetikoa.
9:40 D eredua: mantentze, energia berriztagarriak, administraritza, mekanika eta robotika industriala.

2. mailako taldeen aurkezpena:
10:00 Talde guztiak, geletan zuzenean, harrera tutoreekin.


Ezohiko matrikulazio deialdia
Ikasturte berria irailaren 4an hasiko duten arren, oraindik Lanbide Eskolan ikasten hasi nahi duenak honako ohar hau kontuan har dezake. Izan ere, plazarik gabe dagoenak, plaza hutsak ote dauden kontsultatu dezake eta halakorik badago, matrikulazioa bideratu ahalko du irailaren 2tik urriaren 18ra, tarte horretan. "Jakin oraindik matrikulazio ez-ohiko aldia ere zabalik dela, beraz, norbaitek ziklo edo espezializazio bat hasteko interesa balu dei dezala ikastetxera hutsik dauden plazen inguruko informazioa lortzeko", ohartarazi dute Lanbide Eskolatik.

Zikloez gain, "berriro martxan ditugu Lanbide bidez eskaintzen ditugun langile eta langabetuei zuzenduriko ikastaroak ere. Ikastetxeko zein lanbideko web orrian aurkitu daiteke ikastaro zerrenda baita izen emateko aukera ere".

Informazio gehiago, bideotatik jaso daiteke:
943 364 600
lhusurbil.eus