Irailaren 8ra arte munduko kirolari onenen arteko lehia bizia izango da Frantziako hiriburuko Paralinpiar Jokoetan. Haien artean izango da Nahia Zudaire Borrezo Zubietako igerilari gaztea. Igande honetan, irailaren 1ean hasiko da lehiatzen. Hitzorduok izango ditu Zubietako kirolariak:
Irailak 1, igandea:
10:18 Estiloetako 200 metroko S8 sailkapena.
18:07 Estiloetako 200 metroko S8 finala.
Irailak 4, asteazkena:
10:23 Estilo libreko 400 metroko S8 sailkapena.
18:24 Estilo libreko 400 metroko S8 finala.
Irailak 5, osteguna:
9:30 Bular erako 100 metroko SB7 sailkapena.
17:30 Bular erako 100 metroko SB7 finala.
Irailak 7, larunbata:
11:40 Errelebu mistoa 4x100 metro estilo librea 34 puntu-sailkapenak.
20:27 Errelebu mistoa 4x100 metro estilo librea 34 puntu-finala.
Podiuma helburu
Basque Team-ek nabarmendu moduan, Zudairek "podiumera igotzea du helburu. 20 urteko atletak laugarren postuan bukatu zuen Tokion, 2021ean, bai S8 estilo libreko 400 metroko proban, bai tximeleta estiloko 100 metrokoan. Parisen giro ezin hobea aurkitzea espero du Nahiak, senideez eta lagunez inguratuta. Zudairek sasoi bikaina erakutsi du aurten, Europako Txapelketetan estilo libreko 400 metrokoan zilarrezko domina eta bukar erako 100 metrokoan brontzea lortuz, baita errelebu probetan emaitza bikainak ere".
"Ibilbide oso polita eta ona izan dut"
Gogoan izan, bigarrenez parte hartuko du mundu mailako hitzordu horretan, 2021ean, Tokion lehiatu zen eta. Aldaketa ziklo bat bizi izan duela aipatu dio Zudairek BasqueTeam fundazioak ekoitzi eta albiste honi atxikia duzuen ikus-entzunezkoan. Pandemia garaiko testuinguru hartan, "azken uneko" prestakuntza jasota joan behar izan zuen Tokiora duela hiru urte.
Oraingo honetan, ordea, Pariseko Olinpiar Jokoetarako "hiru urte daramatzat prestatzen". Ondorioz, "Parisera ondo iritsiko naiz. Ibilbide oso polita eta ona izan dut. Nire onena emango dut, ilusio hori dut, nire onena ematen jarraitzekoa", Nahiaren esanetan.
Etxekoen hurbileko babesa
Gainera, Euskal Herritik hain hurbil lehiatuta, orain arte bizi gabeko esperientzia izango duela aurreikusten du; lagunak, etxekoak bera lehiatzera ikustera joateko aukera hain zuzen. Ikus-entzuleei dagokienean, Zudairek desio du "jendeak ikustea igeriketa egokitua lehiakorra dela. Prozesu horretan jarraitzeko guk ere maila altuagoa eman behar dugu".
Igeriketarekiko zuen ikuspuntua erabat aldatu diote txapelketa hauek Zubietako kirolariari. "Ikaskuntza oso handia izan da. Oso ondo etorri zitzaidan zer nahi izan eta nora joan nahi dudan, batez ere nola" argitzeko. Orain, lasaitasun handiagoz eta hobeto prestatzeko aukera izan duela dio azken hiru urteotan.
Bizimodua aldatu zaio. Izan ere, txikitatik lasaitasuna ekarri dion igeriketarako zaletasuna "nire lanbidean bilakatu da". Asko ikasi duela baina ikasteke asko geratzen zaiola adierazi dio BasqueTeam Fundazioari eskainitako elkarrizketan.
Nahia Zudaireren emaitza nabarmenenak nazioarte mailan
Tokio 2021
100m. tximeleta era. S8: 4. postua (diploma)
400m. estilo libre. S8: 4. postua (diploma)
200sm. estiloak. S8: sailkapen txanda
Europako txapelketa 2018 Dublin
200m. konbinatua. SM8: 6.
100m. estilo libre. S8: 7.
400m. estilo libre. S8: 5.
50m. estilo libre. S8: 5.
Europako txapelketa 2021 Funtsal
100m. estilo libre S8: Brontzea
400m. estilo libre. S8: Zilarra
200m. estiloak. S8: 4.
50m. estilo libre. S8: 5.
100m. tximeleta era. S8: 6.
Munduko txapelketa 2019 Londres
100m. estilo libre. S8: 10.
400m. Libre. S8: 11.
200m. Estiloak. S8: 11.
50m. estilo libre. S8: 13.
100m. tximeleta era. S8: 8.
4x100m. estilo libre. S8: 7.
Munduko txapelketa 2022 Funchal (POR)
400m. estilo librea S8: 3. (brontzea)
4x50m. 20 puntuak: 3. (brontzea)
4x100m. estilo librea 34 puntuak: 3. (brontzea)
Munduko txapelketa 2023 Manchester (GBR)
400m. estilo librea: 2. (zilarra)
100m. bular era: 3. (brontzea)
Europako txapelketa 2024 Funchal (POR)
100m. bular era SB7: 3. (brontzea)
400m. estilo librea: 2. (zilarra)
4x100m. estilo libre 34 puntu: 3. (brontzea)