"Bete dezagun Kontxa igandean!", egin dute gonbita. Erraustegia gelditzeko giza katea deitu dute urtero moduan Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Donostia Bizirik eragileekin batera, Donostiako estropaden bigarren eta azken igande honetarako, irailaren 8rako.
Goizeko 11:00etan abiatuko da mobilizazioa udaletxe paretik, Alderdi Ederretik eta handik Kontxako hondartzara abiatuko da, "erraustegia gelditu! Gure lurra, ura, airea kutsatzen ditu", aldarripean.
Erraustegia geratzeko giza katea
Eguna: irailak 8, igandea.
Ordua: 11:00.
Tokia: Donostia, Alderdi Eder.
Zehaztasunak: "Erraustegia gelditu! Gure lurra, ura, airea kutsatzen ditu", aldarripean giza katea osatzeko deia egin dute Donostiako Alderdi Ederretik Kontxako hondartzara irailaren 8an.
Deitzaileak: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Eguzki, Ekologistak Martxan, Donostia Bizirik.