Asteazkenean inauguratu zituzten Parisko Paralinpiar Jokoak, baina igandera arte ez da hasi lehiatzen Nahia Zudaire Borrezo. Zubietako igerilariak irailaren lehenengo egunean izan du estreinako neurketa; estiloetako 200 metrotako proban parte hartu zuen. Seigarren postuan sailkatu eta igande arratsaldean bertan jokatutako finalerako sailkatu zen. Finalean, zortzigarren sailkatu zen. Emaitza horri esker, joko hauetako lehenengo diploma jaso du Zubietakoak.
"Oso gustura geratu naiz, egin dudan marka hau oso ona izan da. Oso pozik, hasteko modu ezinhobea da. Ea orain datozen egunetan zer garen gai egiteko", adierazi zion proba amaieran Zudairek Bat Basque Team-i. Hemen bi proba hauetako denborak:
Irailak 1, igandea:
10:18 Estiloetako 200 metroko S8 sailkapena: 2:52,57.
18:07 Estiloetako 200 metroko S8 finala: 2:54.65.
Irailaren 8ra arte munduko kirolari onenen arteko lehia bizia izango da Frantziako hiriburuko Paralinpiar Jokoetan. Haien artean izango da Nahia Zudaire Borrezo Zubietako igerilari gaztea. Igande honetako, irailaren 1eko lehenengo probaren ondotik, hitzorduok izango ditu Zubietako kirolariak Parisen:
Irailak 4, asteazkena:
10:23 Estilo libreko 400 metroko S8 sailkapena.
18:24 Estilo libreko 400 metroko S8 finala.
Irailak 5, osteguna:
9:30 Bular erako 100 metroko SB7 sailkapena.
17:30 Bular erako 100 metroko SB7 finala.
Irailak 7, larunbata:
11:40 Errelebu mistoa 4x100 metro estilo librea 34 puntu-sailkapenak.
20:27 Errelebu mistoa 4x100 metro estilo librea 34 puntu-finala.