27. ediziora heldu den Lasarte-Oria Bai! herri kroserako izen-ematea zabaldu dute antolatzaileek. 27. edizioa datorren urriaren 27an, hilabete horretako azken igande goizean jokatuko da. Lasarte-Oriako kaleak zeharkatzeaz gain, aurreko edizioetan gertatu bezalaxe, Zubietatik ere igaroko da proba hau. Segidan duzuen mapan ikus dezakezuen moduan. Bugatitik hasita, hipodromo paretik barrena Zubieta erdigunea zeharkatzen du urtero ekimen honek. Aliriko zubitik Txikierdira jo eta handik berriz Michelinetik barrena Lasarte-Orian barneratzen da berriz. Horregatik, proba honen antolakuntzan, laguntzaile gisa ageri da Zubietako Herri Batzarra, Oriarte BHI Usurbilgo eta Lasarteko institutuarekin batera.
Aurreko urteetan hainbat herrikideek parte hartu izan dute hitzordu honetan; iaz esaterako 40 lagunek. Aurtengoan ere, korrika edo patinekin parte hartu edota ipar martxarekin bat egiteko aukera izango da. Segidan dituzue proba honi buruzko xehetasunak:
Lasarte-Oria Bai! 27. herri krosa
Eguna: urriak 27, igandea.
Ordua: 10:30-11:45.
Abiapuntua/helmuga: Lasarte-Oriako Geltoki kalea.
Parte hartzeko moduak:
-Krosa eta "roller": 10 kilometro.
-Ipar martxa: 5 kilometro.
Parte hartzeko baldintzak: 16 urte beteak izatea.
Izen-ematea: kronoak.com atarian urriaren 25era arte edo Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur-etxean urriaren 18tik 25era 17:00-19:30 artean edo Michelingo frontoian urriaren 26an (11:00-14:00/17:00-19:30) eta urriaren 27an (9:00-10:00).
Prezioa: aldez aurretik 15 euro (bazkideek 10 euro), egunean bertan 23 euro.
Oharra: dortsalak Michelingo frontoian jaso beharko dira urriaren 26an (11:00-14:00 / 17:00-19:30) edo urriaren 27an (9:00-10:00). Dortsalarekin batera, parte hartzaile bakoitzak kamiseta bana jasoko du.
Sariak:
-Txapela, loreak eta Lasarte-Oriako dendetan xahutzeko bonoak txapeldunentzat.
-Gainerako sarituentzat Lasarte-Oriako dendetan xahutzeko bonoak.
-Urriaren 25a baino lehen izena emandakoen artean sarien zozketak.
Informazio gehiago: kronoak.com
Antolatzaileak: Ostadar Saiarre Kirol Taldea.