61. Enrike Abril

Zubietak etxean jokatuko du berriz

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 24a, 09:15

Zubietan jokatu zen estreinakoz, 61. Enrike Abril errebote txapelketako neurketetako bat iragan igandean. Asteburu honetan, berriz jokatuko dute zubietarrek etxean.

Oiartzunen eta Villabonan jokaturiko lehen neurketen ondotik, Zubieta batu zen igandean estreinakoz, 61. Enrike Abril errebote txapelketako jokalekuen sarera. Lehiaketa honetako lehen neurketa jokatu zen irailaren 22an errebote plazan. Lehiakideen artean, noski, etxekoak zeuden. Kapito Harri taldekoekin lehiatu ziren.

Txapelketa honetako bigarren neurketa zuten zubietarrek. 2-13 nagusitu ziren aurkariak. Partida honen ondotik, taldeak hirugarren partida ere etxean jokatuko dute, datorren igandean, irailaren 29an, Luzean taldekoen aurka.

Gogoan izan, hilaren 7an jokatu zuten txapelketa honen baitako estreinako partida Oiartzunen. Aurrez aurre lehiatu ziren etxekoak, Txost taldekoak eta Zubieta. Neurketa Zubietak irabazi zuen; 9-13 izan zen azken emaitza. Garaipenarekin ekin zioten, beraz, zubietarrek aurtengo Enrike Abril errebote txapelketari.


Bost jardunaldi
Oiartzun, Villabona eta Zubietako plazetan jokatuko dira txapelketa honetako partidak. 

Jardunaldiotako hitzorduen berri duzue segidan, ez dira behin betikoak. Ordutegi aldetik, aldaketak egon daitezkeela ohartarazi dute. 

Bost jardunaldiz eta hamar neurketez osaturiko errebote txapelketa honen lehen fasea irailaren 15etik urriaren 13ra arte luzatuko dela aurreikusia dute. Aldaketarik ez bada, segidan jokatuko dira azken faseari lotutako partidak.

Zubietak ordezkaritza propioa izango du lehia honetan, aurreko edizioen antzera. Kanboarrak, Txost, Kapito Harri eta Luzean izango ditu aurkari.

61. Enrike Abril errebote txapelketa
Lehen fasea, behin behineko egutegia
1. jardunaldia
Atsedena: Kanboarrak.
Irailak 7, 10:30 Oiartzungo plazan: Txost 9-13 Zubieta.
Irailak 15, 10:30 Villabonako plazan: Kapito Harri 1-13 Luzean.

2. jardunaldia
Atsedena: Zubieta.
Irailak 29, 10:30 Villabonako plazan: Kanboarrak-Kapito Harri.
Urriak 13, 10:30 Villabonako plazan: Luzean-Txost.

3. jardunaldia
Atsedena: Kapito Harri.
Irailak 21, 10:30 Oiartzungo plazan: Txost 7-13 Kanboarrak.
Irailak 29, 10:30 Zubietako plazan: Zubieta-Luzean.

4. jardunaldia
Atsedena: Luzean.
Urriak 6, 10:30 Oiartzungo plazan: Kapito Harri-Txost.
Urriak 13, 10:30 Zubietako plazan: Kanboarrak-Zubieta.

5. jardunaldia
Atsedena: Txost.
Irailak 22, 10:30 Zubietako plazan: Zubieta 2-13 Kapito Harri.
Urriak 6, 10:30 Villabonako plazan: Luzean-Kanboarrak.