61. Enrike Abril errebote txapelketako lehen fasea amaitu du Zubietak

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 16a, 08:39

Azken fasean murgiltzera doa 61. Enrike Abril errebote txapelketa.

Irailaz geroztik jokoan izan den 61. Enrike Abril errebote txapelketaren lehen fasea amaitu da. Bost jardunaldietan lehiatzeko aukera izan dute parte hartzaileek; tartean, Zubietak. Hainbat neurketa ere bertako errebote plazan jokatu dira, Villabonan eta Oiartzunen izan direnez gain.

Lehen fasea igarota, sailkapen buruan da Luzean taldea; Zubieta laugarren, aurreko biekin, bigarren eta hirugarren postuetan diren Kapito Harri eta Txost taldekoekin puntuazio aldetik berdinduta.

Testuinguru honetan, bigarren eta azken fasea abiatzera doa. Lehen finalaurrekorako hitzordua zehaztu du asteburu honetarako Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak.


61. Enrike Abril errebote txapelketa
Lehen fasea
1. jardunaldia
Atsedena: Kanboarrak.
Irailak 7, 10:30 Oiartzungo plazan: Txost 9-13 Zubieta.
Irailak 15, 10:30 Villabonako plazan: Kapito Harri 1-13 Luzean.

2. jardunaldia
Atsedena: Zubieta.
Irailak 29, 10:30 Villabonako plazan: Kanboarrak 0-0 Kapito Harri.
Urriak 13, 10:30 Villabonako plazan: Luzean 13-2 Txost.

3. jardunaldia
Atsedena: Kapito Harri.
Irailak 22, 10:30 Oiartzungo plazan: Txost 0-0 Kanboarrak.
Irailak 29, 10:30 Zubietako plazan: Zubieta 2-13 Luzean.

4. jardunaldia
Atsedena: Luzean.
Urriak 6, 10:30 Oiartzungo plazan: Kapito Harri 12-13 Txost.
Urriak 13, 10:30 Zubietako plazan: Kanboarrak 0-0 Zubieta.

5. jardunaldia
Atsedena: Txost.
Irailak 22, 10:30 Zubietako plazan: Zubieta 2-13 Kapito Harri.
Urriak 6, 10:30 Villabonako plazan: Luzean 0-0 Kanboarrak.


Sailkapena
1-Luzean: 6.
2-Kapito Harri: 4.
3-Txost: 4.
4-Zubieta: 4.
5-Kanboarrak (RET): 0.

Azken fasea
Finalaurrekoak
Urriak 19, 10:30 Oiartzungo plazan: Kapito Harri-Txost.