Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdeneko saioa jokatu zuen Asier Azpiroz Iztueta zubietarrak urriaren 26an Azkoitiko Baztartxo Antzokian. Irabazlearekin berdinduta amaitu zuen saioa. Izan ere, Unai Mendizabal Jauregi nagusitu zen herenegun jokatutako hitzorduan, 485,5 punturekin. 485,5 puntu eskuratu zituen baita zubietarrak. Mendizabal, jada, zuzenean finalaurrekoetara sailkatu da.
Hona hemen Azkoitiko final-laurdeneko saioko sailkapena:
Unai Mendizabal Jauregi ----------------------- 485,5
Asier Azpiroz Iztueta ------------------------------ 485,5
Ane Labaka Mayoz --------------------------------- 477,5
Eli Pagola Apezetxea ------------------------------ 470,5
Oier Etxeberria Zubimendi ---------------------- 468
Maialen Akizu Bidegain --------------------------- 414
Gai-jartzailea: Haritz Alberdi Alberdi.
Epaileak: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkaria Nerea Goñi Begiristain izan da.
Final-laurdenak
Azaroak 3, 17:00 Tolosako Leidor antzokian.
Finalaurrekoak
-Azaroak 17, 17:00 Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.
-Azaroak 24, 17:00 Zarauzko Aritzbatalde udal kiroldegian.
-Abenduak 1, 17:00 Arrasateko Uarkape pilotalekuan.
Finala
-Abenduak 14, 17:00 Donostiako Ilunbe zezen plazan.
Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahalko dituzue.