Asteburuan Tolosan jokatutako azkeneko final-laurdeneko saioaren ondotik, erabakia geratu da nortzuk igaroko diren finalaurrekoetara.
Gogoan izan; 42 bertsolari lehiatu ziren final-zortzirenetan. Haietatik 24 sailkatu ziren final laurdenetarako; zazpi zuzenean, final-zortzirenetako saioetako garaileak. Gainerako hamazazpiak puntuen baitan. Finalaurrekoetara, 18 bertsolari sailkatu dira. Haietatik bost, zuzenean sailkatutakoak; gainerakoak, puntuazioz.
Puntuazioen baitan, tartean, Asier Azpiroz Iztueta zubietarra sailkatu da baita. Izan ere, gogoan izan, urriaren 26an Azkoitian jokatutako final-laurdeneko saioan puntuazio gehien bildutako Maider Arregi Markuletarekin berdinduta amaitu zuen Azpirozek.
Gipuzkoako Bertsozale Elkartetik berri eman duten moduan, beraz, finalaurrekotarako sailkatu da. Fase honetako lehen saioan parte hartuko du Azpirozek; azaroaren 17an Oiartzunen.
Finalaurrekoetarako eta abenduaren 14an Donostiako Illunben jokatuko den final handirako txartelak salgai dituzue.
Finalerdiak
-Zuzenean sailkatutakoak: Alaia Martin Etxebeste, Beñat Gaztelumendi Arandia, Unai Mendizabal Jauregi, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Elustondo Plazaola.
-Puntuazioz sailkatutakoak: Agin Laburu Rezola, Maider Arregi Markuleta, Asier Azpiroz Iztueta, Amaia Iturriotz Etxaniz, Andoni Rekondo Izagirre, Ane Labaka Mayoz, Eneritz Artetxe Eizagirre, Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi", Eli Pagola Apezetxea, Eneko Araiztegi Agirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Oier Etxeberria Zubimendi, Aner Peritz Manterola "Euzkitze".
Saioak
-Azaroak 17, 17:00 Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Parte hartzaileak: Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eli Pagola Apezetxea, Nerea Elustondo Plazaola eta Oier Etxeberria Zubimendi.
-Azaroak 24, 17:00 Zarauzko Aritzbatalde udal kiroldegian.
-Abenduak 1, 17:00 Arrasateko Uarkape pilotalekuan.
Finala
-Abenduak 14, 17:00 Donostiako Ilunbe zezen plazan.
Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahalko dituzue.