Miriam Arrillaga Beloki, Gipuzkoako Eskuz Binakako Pilota Txapelketako garaile

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 13a, 10:24

Argazkia: Behar Zana Pilota Elkartea.

Gipuzkoako Eskuz Binakako Txapelketa irabazi du Miriam Arrillaga Belokik.

Beste garaipen bat Miriam Arrillaga Belokirentzat. Gipuzkoako Eskuz Binakako Pilota Txapelketa irabazi du Itxaso Erasunekin batera, nagusien mailan. 22-8 izan zen finalean eskuraturiko azken emaitza. Asteburuan jokatu zuten neurketa hau Donostiako Atano III. frontoian, Aloña Mendi taldeko Etxegarai-Oses bikotearekin.

Villabonako Behar Zana Pilota Elkartearekin izan du garaipen hau Arrillagak. Elkarte horretatik jakinarazi dutenez, "txapelketa bikaina egin dute Miriam Arrillagak eta Itxaso Erasunek. Arrillagak aurten ere aurretik jokatu du Behar Zana taldean Miren Larrarte delako aurrelari bakarra eta harek Irati Zabalarekin osatu du bikotea".

Txapeldun berriz ere, beraz, Arrillaga. Izan ere, "iazko balentria errepikatu dute Arrillagak eta Erasunek berriz ere txapela irabazita". Behar Zanatik oroitarazi dutenez, "aipatu beharrekoa da, Erasunek 3. urtea duela jarraian Gipuzkoako txapeldun izaten. 2022an Miren Larrarterekin irabazi zuen Behar Zana ordezkatuz. Iaz Arrillagarekin". Urtebete lehenago, 2021ean, "Miren Larrartek eta Miriam Arrillagak irabazi zuten txapela, orduan desagertua den Su Berri taldea ordezkatuz. 4 urtetan, 3 pilotari hauen buruetan jantzi dira txapelak".