Urtero moduan, Euskal Herriko alor ezberdinetako herritarrak batu zituen Euskal Telebistak "Herri Txiki, Zirku Handi" gabon gaueko kantu saio berezian. Gure Zirkua ezagunaren karpa ezagunetik eskaini zuten, Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik aurkezturiko abenduaren 24ko programa.
Musikariak, antzezleak, EITBko aurkezle eta kazetariak, sukaldariak edota kirolariak batu zituen programak. Haien artean, uda honetan Parisen eginiko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan parte harturiko euskal ordezkaritza bat gonbidatu zuten saiora; Iñigo Llopis, Naia Laso, Miren Lazkano, Janire Gonzalez-Etxabarri, Alain Kortabitarte eta haiekin, Zubietako Nahia Zudaire Borrezo igerilaria. Denek urte hasieran ibilbide oparoa agurtu zuen Huntza musika taldearen kantu ezagunenetako bat abestu zuten; "Aldapan Gora".
Nahiak eta taldekideek abestu zuten unea, saio berezi horren esteka honetako bideoan duzue entzungai, 15. minutuan hain zuzen; "Herri Txiki, Zirku Handi"
Lehen postuetan
Gogoan izan, podiumera igotzear izan zen Zubietako igerilaria lehen postuetan sailkatu zen udako Parisko Paralinpiar Jokoetako proba guztietan. Parisko hitzordu honen ondotik, lau urteko ziklo berriari ekingo diote. Izan ere, 2028an Los Angelesen (AEB) jokatuko dira hurrengo olinpiar jokoak. Hemen, Zudairek Parisen eskuraturiko emaitzak:
-Estiloetako 200 metroko proban: zortzigarren postua.
-Estilo libreko 400 metroko proban: zazpigarren postua.
-4x50 metroko errelebo mistoko proban: seigarren postua.
-Bular erako 100 metroko proban: laugarren postua.
-4x100 metroko errelebu proba: zazpigarren postua.