Inauteriak

Inauteri festa izango da Urbilen asteburuan

Noaua Aldizkaria 2025eko otsailaren 27a

Inauterien magia Urbilera iritsiko da asteburu honetan. Asier Burguete euskal aktore ospetsuaren konpainiaren kalejira eta bi emanaldi izango dituzte merkatal zentroan. Zirkua izango dute gaitzat inauteri hauetan.

Larunbat goizean, 11:00etatik aurrera, “Petit Circus” egingo dute, merkataritza-galeriaren inguruan magiari lotutako jarduerak hasiko dira: malabaristak, magia-trukuak eta clown ikuskizunak. 

 

Bihartik aurrera, “Txiki Urbil” doako haur-gunean, inauterietako maskara tailerra egingo dute eta opari txiki bat emango diete monitoreek mozorrotuta bertaratzen diren haur guztiei.

 

Informazio gehiago Urbilen webgunean kontsulta daiteke: www.urbil.es