Urtarrilaz geroztik abian izandako Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak jokatu ziren larunbatean Oiartzungo Madalensoron. Lau neurketetatik hirutan parte hartu zuten zubietarrek, haietatik bitan elkarren artean lehiatu ziren gainera. Hiru partidetatik bitan txapeldun amaitu zuten bi zubietar taldeek eta hirugarrenean txapeldunorde. Honatx emaitzak:
Infantilak (Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa):
Zubieta 3 (Markel Linde Hernandez-Peru Arrizabalaga) 40-36 Zubieta 1 (Eñaut Agirreurreta Iparragirre-Aitor Ormazabal Garrido)
Jubenilak (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa):
Zubieta 1( Manex Agirre- Aitor Zabaleta Urdanpilleta) 40-38 Zubieta 2 (Haritz Agirreurreta Iparragirre-Peru Garayurrebaso Urdanpilleta)
Nagusiak (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa):
Zubieta 1 (Josu Aizpurua Arroyo-Joseba Aizpurua Arroyo) 34-40 Txost 1 (Txomin Nazabal-Andoni Zabala-Xabier Ondaro Ezkurra)