UdaFest gaurtik Zubietan

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 20a, 07:11

Azken txanpan den ikasturtea ospakizunez girotuko dute egunotan.

2024-25 ikasturtea agurtzetik gertuago gaude; tartean, Zubietako eskola bera. Urtero moduan, ospakizun ziklo batekin gerturatuko da ekainera. UdaFest antolatu du Zubietako eskolako guraso elkarteak. Lehen hitzordua astearte honetarako, maiatzaren 20rako iragarri dute; Eskulanen Eguna.

Hitzordu gehiago ere bai. Hemen duzue egunotarako iragarritako ekitaldien berri:

Zubietako UdaFest 2025
Maiatzak 20, asteartea
16:45 Eskulanen Eguna: serigrafia tailerra (ekarri kamiseta edo serigrafiatu nahi duzuena. Kolorea: magenta), henna eskuetan, lorontzi margoketa.

Maiatzak 21, asteazkena
Zubietako herri krosa:
17:00 HH.
17:10 LH1-2.
17:20 LH 3-4.
17:35 LH 5-6
17:50 Helduak.
Oharra: sorpresak izango dira!

Maiatzak 23, ostirala
Euskaraldiaren amaiera:
16:45
Herri kirolen ginkana.
18:15 Erromeria.

Ekainak 6, ostirala
Amaiera festa
16:45 Antzerkia
17:15 Zezentxo Bustiblai
18:15 Pintxo lehiaketa eta tortilla patata lehiaketa
19:30 Euskal dantza emanaldia
Ondoren... afari-merienda eta Zubieta talentu bila!

Tokia: Zubietako plaza.

Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.