udafest

Gaztetxoen arteko herri krosa gaur Zubietan

Erredakzioa 2025ko mai. 21a, 08:08

Ikasturtea amaitzear da. Opor usainean gauden honetan hasi da UdaFest jaialdia Zubietan. Eskola Txikiko Guraso Elkarteak hainbat ekitaldi iragarri ditu datozen egunetarako. Atzoko Eskulanen Egunaren ondotik, herri krosa gaur.

Maiatzak 21 asteazkena, Zubietako herri krosa:

  • 17:00 HH.
  • 17:10 LH1-2.
  • 17:20 LH 3-4.
  • 17:35 LH 5-6
  • 17:50 Helduak.

Antolatzaileen esanetan, "sorpresak izango dira".

 

Maiatzak 23 ostirala, Euskaraldiaren amaiera:

  • 16:45 Herri kirolen ginkana.
  • 18:15 Erromeria.

 

Ekainak 6 ostirala, Amaiera festa:

  • 16:45 Antzerkia
  • 17:15 Zezentxo Bustiblai
  • 18:15 Pintxo lehiaketa eta tortilla patata lehiaketa
  • 19:30 Euskal dantza emanaldia
  • Ondoren... Afari-merienda eta Zubieta talentu bila!

 

Oharra: Ekitaldi guztiak, Zubietako plazan.

Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.