Zubietako UdaFest

Belaunaldi arteko krosa Zubietan

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 22a, 09:32

Zubietako UdaFest 2025 bizi asko doakigu egunotako krosarekin. Ostiral honetan, Euskaraldia agurtzeko tartea hartuko dute.

Bizi asko doakie Zubietan bertako eskolako guraso elkarteak egunotarako antolaturiko UdaFest. Izan ere, asteartean ekin zioten 2024-25 ikasturtea azken txanpara gerturatzeko zubi-lana egin ohi duen zikloari. Sortzen ekin zioten asteartean, Eskulanen Eguneko tailerrei esker.

Asteazkenean lasterka bizian aritu ziren, belunaldiarteko krosa tarteko. Zubietako kaxkoa inguratu zuen ekimenak. Zubietako eskolan ikasten ari diren HH eta LH zikloetako ikasleek parte hartu zuten baita haien gurasoek ere. Guztira, adin tarte ezberdinen araberako bost lasterketa egin zituzten, gaztetxoenengandik hasi eta helduekin amaitu arte. Gurasoena izan zen, noski, distantzia handienekoa. Zubietako erdiguneari bi itzuli eman zizkioten eta, amaieran, prestatu zizkieten oztopo proba ezberdinak gainditu behar izan zituzten helmugara iritsi ahal izateko.

UdaFest zikloko hurrengo hitzordua, ostiral honetarako, maiatzaren 23rako iragarri dute. Hilaren 15ean abiatutako 4. Euskaraldia azken txanpan da jada. Ekimena agurtzeko zenbait hitzordu antolatu ditu eskolak berak, guraso elkarteak eta Zubieta Lantzenek.


UdaFest Zubietan
Maiatzak 23, ostirala
Euskaraldiaren amaiera:
15:30
Euskal kanten emanaldia.
16:20 Euskaraldiko koreografia, euskal jolasak eta dantzak.
Tokia: Zubietako plaza.

Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikia, Guraso Elkartea eta Zubieta Lantzen.

Ekainak 6, ostirala
Amaiera festa
16:45
Antzerkia.
17:15 Zezentxo Bustiblai.
18:15 Pintxo lehiaketa eta tortilla patata lehiaketa.
19:30 Euskal dantza emanaldia.
Ondoren... afari-merienda eta Zubieta talentu bila!

Tokia: Zubietako plaza.

Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.