2025/06/08 11:00

Kirola

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren 100. urtemugako errebote jaialdia

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren 100. urtemugako errebote jaialdia
Donostiako udaletxe ataria, Alderdi Eder, Zubieta

Ordua: 11:00.
Tokia: Donostiako udaletxe ataria, Alderdi Eder.
Parte hartzaileak: Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak, Igeldoko trikitilariak eta Zubieta, Behar Zana eta Txost errebote taldeak. Goizean zehar, "Anoetatik Otero Pilotagileak eta Saratik Eskutik Kooperatibakoek euren postuak jarriko dituzte. Pilotak eta xixterak nola egiten diren erakutsiko dute".
Zehaztasunak: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren 100. urtemuga tarteko, errebote jaialdi berezia antolatu dute Donostiako udaletxe atarian, Alderdi Ederren. "Errebote partida historikoa" jokatuko da antolatzaileen esanetan. "Bi pareta erraldoi altxako dira Kontxa hondartzaruntz eta Hernani kaleruntz eta 70 metro luze eta 12 metro zabal izango duen errebote plaza eraikiko da.